Konpostajearen emaitza baliotsua, Tolosaldeko Mankomunitatearen ustez

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko urr. 17a, 16:00

Tolosaldeko Mankomunitateak, Tolosaldeko eskualdean Mankomunitatearen bidez aurrera eramandako konpostaje kanpainak utzitako emaitzen berri azaldu du. Halako konposta ezarpen pila egin duen eskualde bakarra izanik, lortzen ari diren emaitza baliotsutzat jo du:

Konpostatuz, zabortegiei kalterik ez eta baratzei onura egiten diegu Tolosaldean

Tolosaldeko Mankomunitatea 28 udalerrik osatzen dute eta guztira, 60622 biztanle ditu. Herri gehienek, landa eremuko izaera dute eta horregatik, konpostajeak berebiziko garrantzia du materia organikoa kudeatzeko garaian.

Konpostajea, etxean sortzen ditugun hondakin organikoak zabortegira bideratu gabe, ongarri bihurtzea da. Horretarako, konpostagailu deitzen diegun ontzi modukoak erabiltzen ditugu, hondakin organikoaren deskonposizioa egin eta baratzerako zein loreentzat ongarria izanik emaitza.

Orain dela urtebete arte, Mankomunitateak ez du eskaini izan organikoa kudeatzeko zerbitzurik. Aurrez, 2005.urtetik 2012ra arte Gipuzkoako Aldundiak ematen zuen aukera. Baina materia organikoa bereiztearen garrantzia ikusirik, Tolosaldeko Mankomunitateak kanpaina honi heldu zion 2012ko irailean.

Hondakinak bereizteko lanean, organikoa bereiztea ez da lan handia. Eta onurak, handiak izaten dira. Etxeetan sortzen ditugun hondakinen %45a materia organikoa dela esaten da, eta hori zabortegian pilatu ordez, ongarri izatera bideratzen badugu, onura bueltan etorriko zaigu.

Hala, udalerrien helburuen eta izaeraren arabera, hauek 3 motatan bereizi dira: Batetik, udalerriko eremu guztian, sortutako organikoa kudeatzeko bide bakarra konpostajea izateko aukera dutenak. Beraz, etxebizitza guztiek konpostajearen bitartez euren organikoa kudeatzea da helburua. Bigarren motakoak izango dira, udalerriko landa eremuan konpostajea bide bakar bezala ezarri dutenak. Herriko nukleoan materia organikoa jasotzeko beste sistemaren bat erabili beharko da eta landa eremuko etxebizitza guztiek, euren organikoa konpostajearen bidez kudeatuko dute. (Zizurkil, Anoeta…) Eta azkenik, bide osagarri bezala erabiliko dutenak konpostajea. Herri hauetan, konpostajea nahi duten familiek egiten dute eta beraz, hautazkoa da.

Tolosaldeko Mankomunitateak, konpostajearen inguruan lanketa indartsu bat egiteari ekin zion 2012-2013 ikasturtean, eta ordutik, emaitza paregabea izaten ari da proiektua.

Lehen kanpaina honetan, 1002 konpostagailu berri jarri dira martxan, eta lehendik jada konposta bidez euren organikoa kudeatzen zuten 670 familiari batuta, 1968 familia dira euren organikoa euren kabuz kudeatzen dutenak Tolosaldean.

Datu orokorrak kontutan hartuta, 296 familiak parte hartzen dute auzokonpostaren egitasmoetan, 380 familiak bizilagunen arteko konpostajea egiten dute, 1141 familiak banakakoa eta 21 sortzaile berezi identifikatu dira haien organikoa konpostagailuen bidez kudeatzen dutenak.

AK

BA

BK

BE

GUZTIRA

Abaltzisketa

0

0

9

0

9

Aduna

48

22

43

0

113

Albiztur

0

0

4

0

4

Alegia

0

4

39

0

43

Alkiza

0

0

12

0

12

Altzo

0

23

90

3

116

Amezketa

50

59

77

3

189

Andoain

0

2

48

1

51

Anoeta

0

15

39

1

55

Asteasu

61

35

67

2

165

Baliarrain

0

2

7

2

11

Belauntza

0

3

7

0

10

Berastegi

0

66

174

1

241

Berrobi

0

0

14

1

15 *

Elduain

0

24

59

1

84

Gaztelu

0

0

7

0

7

Hernialde

0

0

12

0

12

Ibarra

27

17

36

2

82

Ikaztegieta

0

7

18

0

25

Irura

0

5

28

0

33

Larraul

0

0

7

1

8

Leaburu

0

5

18

0

23

Lizartza

60

36

39

0

135

Orendain

6

0

46

0

52

Orexa

0

15

24

2

41

Tolosa

0

6

86

1

93

Villabona

26

16

35

0

77

Zizurkil

18

18

96

0

132

GUZTIRA

296

380

1141

21

1838 *

PORTZENTAIA

%16,10

%20,67

%62,08

%1,14

%100

 

Konpostaje motak. AK= Auzokonposta, BA=bizilagunen artekoa, BK=banakakoa, BE=berezia

*1838 familiak konpostagailu bidez egiten dute eta beste 130ek pilan = 1968 familia

*Berrobi: zenbaki honek ez ditu konpostatzaile guztiak jasotzen. Auzoka, kubo marroiak dituzte eta herriak kudeatzen du organiko guztia. Oraindik Mankomunitateak ez du baliabiderik herrikako bilketa kopuruen berri izateko. Aldiz, Berrobin, euren pixaketak egiten dituzte eta argi ikusten da, zabortegira doan kopurua oso txikia dela lehengo ereduarekin konparatuta. Hala, uztailaren 19tik urriaren 8 arte, Berrobin 10.099,78 hondakin organiko bildu zituzte eta errefusa berriz, 2.655 kilo eraman ziren zabortegira. Aldea, badago.

 

Konpostajearen kanpaina martxan jarri genuenetik igotzen doa parte hartzea. Honek, herritarren konfiantza erakusten digu; eta hau eskualdean etorkizun berdeago bat irudikatzeko bidean pauso garrantzitsua da.

Hondakin organikoa zabortegira eraman beharrean balio eman eta ongarri bihurtzearen inguruan, herritarren interesa geroz eta handiagoa da. Orainarteko ezarpenekin, urtean 500 tona baina gehiago materia organiko kudeatuko dira konpostagailuen bidez.

Eskualdea hondakinen gaian jauzi handia ematen ari dela nabarmendu nahi dugu, izan ere, eskualdean lehen 802 errefus edukiontzi edukitzetik eta bilketa maiztasun zabala izatetik, gaur egun 549 errefus edukiontzi ditugu, eta herri batzuetan jada hasiak dira bilketa maiztasunak murrizten. Konpostagailuen ezarpen kopurua handituz doan bezala, zabortegira doan hondakin kopurua nabarmen jaisten ari denaren islada da edukiontzien beherakada hori.

Honela, pasa den ikasturtean egindako konpostajearen kanpainaren bidez, zabortegira eramaten den hondakin kopurua %11,5 jaitsi dugu.

-Zero zabor herriak, euren organikoa kudeatzeko, konpostajea bide bakartzat duten herriak dira eta gainera, errefusaren fluxua ere kontrolpean dute, era desberdinetara (egunak ezarrita, errefusaren edukiontzia giltzatuta...). Orendain, Orexa eta Elduain izan ziren lehen herriak bide honetan pausoak ematen, eta azken hilabeteetan, Amezketa, Altzo eta Berrobi ere bide horretan jarri dira. Hala, Berrobiren kasuan adibidez (568 biztanle), 18 errefus edukiontzi zituzten lehen, eta astean 3 aldiz joaten ziren biltzaileak hauek jasotzera. Aldiz orain, zero zabor noranzkoan murgilduta, errefusaren 2 edukiontzi dituzte Berrobin, eta astean behin jasotzen diztuzte. Hilean errefusa biltzeko 216 altxaldi egitetik, 8 altxaldi bakarrik egitera igaro dira Berrobin. Aipatutako herrietan ere, halako diferentziak markatu dira dagoeneko. Eta hori, gaika gehiago sailkatzeari esker eta konpostajeari esker lortzen den emaitza da. Amezketaren kasuan ere, 17 errefus edukiontzi astean hirutan jasotzetik, astean behin jasotzen diren bi edukiontzi dituzte. Herri honetan ere, organikoa bertan kudeatzearen emaitza da kopuruen aldaketa hau. Altzoren kasuan ere, organikoa konpostajearen bidez kudeatzeari esker, lehen astean 3tan biltzen ziren 20 errefus edukiontzi izatetik, gaur egun, astean behin biltzen diren 5 edukiontzi dituzte.

Zero zabor herri hauetan, 2930 biztanle dira guztira, eta 610 konpostagailu eta herri batzuetan dituzten auzo konpostagailuen bidez, bataz beste urtean 263 tona hondakin organikori balio ematen zaie, ongarri bihurtuz. Beraz, kopuru hori, zabortegira eramango ez den kopurua da.

Laister zero zabor: Berastegi, Aduna, Asteasu eta Lizartzaren kasuan ere, organikoa kudeatzeko konpostajea erabiltzen dute. Errefusa ez dute oraindik kontrolpean jarri, baina konpostajearen bidez bereizten den hondakin organiko guztiaren eragina nabaritzen dute dagoeneko errefusaren edukiontzietan. Herri hauetan ere, familikako konpostajea, bizilagunen artekoa eta auzo konpostajea egiten dira. Lau herri hauen artean, 654 konpostagailu dituzte, eta hauekin, urtean 206 tona materia ongarri ez dituzte bideratzen zabortegira eta ongarri bihurtzen dituzte. Hau, aurrerapauso handia da, eta herri hauek datozen hilabeteetan zero zabor izateko egingo dituzten aldaketekin, aldea handiagoa izango da. Pausoak egin ahala, herritarrek oraindik eta gehiago birziklatzen eta konpostatzen jarraituko dute. Helburuak dioen bezala, zabortegira, birziklatu ezin dena soilik bideratuko da.

-Atez ateko herrietan ere organikoa bereizten da eta kudeaketa desberdin bat ematen zaio. Hala, landa eremuan kokatutako familiek eta aukera dutenek, konpostajearen bidez kudeatzen dute euren organikoa. Beste batzuek, auzo konpostaren aukera ere badute euren herrietan eta azkenik, halako aukerarik ez dutenek, gainerako hondakinak bezala, etxean bereizi eta dagokion egunetan kuboan ateratzen dituzte. Hauek, Lapatxera eramaten dira, eta han, ongarria egiten dute. Era honetara, atez ateko herrietan, organikoa bereizten hasi zirenetik, bataz beste 79 360 kilo/hilean biltzen dira (irailean), hilabete horretan, atez ate bildutakoaren %57a da hori. Eta konpostagailuen bidez, urtean 100 tona baina gehiago kudeatzen direla kalkulatzen da. Kilo kopuru guzti horiek, kudeaketa egoki bati esker, ez dira eramaten zabortegira.

-Etorkizunari begira jarrita, bigarren fase bat hastekoak gara hurrengo asteetan. Geroz eta herritar gehiago dago eskualdean organikoaren kudeaketa egokiago honetan sinesten duena, eta hala, datozen hilabeteetan garatuko dugun bigarren fase honetan, 1262 konpostagailu ezartzea aurreikusten da.

Eskualdean, hilabete asko dira zero zabor norabidean pausoak ematen hasi ginela, eta konpostajearena ere halaxe da. Maiz aipatzen dugun moduan, eskualdeko mapa geroz eta berdeago bat egiteko helburuz ari gara lanean, eta herritarrekin batera, pausoz pauso lortuko dugula ziur gaude. Ingurumenarekiko errespetua, eskualdeko herritarren eta ondorengoen ongizatea eta osasuna eta bideragarritasuna ditugu helburutzat. Zero zabor izaera izango duen eskualdea izango gara, eta hori, herritarrekin eta herritarrei esker izango da. Guztion artean, konpostajearen eta birziklapenaren bidez, alde ederra egiten ari gara Tolosaldean eta halaxe jarraituko dugu hurrengo hilabeteetan ere.

Datuak:

-1968 familia konpostadore.

-1002 konpostadora berri jarrita 2012-2013 ikasturtean.

-Urtean 500 tona gutxiago zabortegira.

-6 zero zabor herri + 4 bidean + 5 herri atez ate = 10 herri jada zero zabor ditugu.

 

Konposta egiten hasi nahi baduzu, eman izena bide hauetatik:

konpostatu.tolosaldea.org

konpostatu@tolosaldea.org

943676216

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!