Fandangoa edota arin-arina ikasteko aukera Arraten

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko urr. 17a, 10:28

Hiruzpalau urte badira Andoaingo Arrate pilotaleku azpikaldean herritar taldea astelehen arratsetan jauzi, fandango, arin-arinak eta bestelakoak dantzatzen ikastera elkartzen direnetik. Aurten ere abian jarri dute ekimena, urriaren 14an lehen saioa eskainiz. Ekimenaren sustatzaileek interesa duten dantzazale guztiak gonbidatu nahi dituzte. Irekia da, beraz, ekimena. Hasiberrien taldea 19:30etatik 20:30etara aritzen da, eta trebatuenak 20:30etatik aurrera. Urte-beteko ikastaroak helburu anitz ditu: Jendeak dantzarako lotsa galtzea, konplexuak alde batera uztea eta plazak dantzariz betetzea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!