Julen Loitegi Uruguayko Munduko txapelketan da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko urr. 17a, 10:27

Uruguayko Mercedes herrian Munduko 22 urte azpiko trinkete txapelketa jokatzen ari dira eta bertan da Julen Loitegi urnietarra.
Lehen partidan urduri aritu zen eta Mexikoren aurka 2-0 galdu zuen.
Bigarren partidan Uruguay taldearen aurka bere onena ematen asmatu egin zuen eta garaile irten zen.
Emaitza horiekin finalaurrekoa jokatzeko sailkatu da baina hautatzaileak zalantza du Julen buruz burukoan ala bikoteen partidan sartzea.

Finalaurrekoak ostegun honetan:

Ostegun honetan finalaurrekoak jokatzen dira eta Urnietako UKE taldeko kideek eta Loitegiren etxekoek internet bidez jarraitu dituzte Loitegiren partidak. Nahi duenak jarrai ditzake partidak helbide honetan klik eginda: adinettv.com.uy/evento/5325.
Behin webgune horretan, bilatzailean zera idatzi behar da: VIII Campeonato Mundial Sub-22 Trinquete.
Ikusi behar Julenek hurrengo egunetan buruz burukoan edo bikoteka jokatzen duen. Buruz burukoan jokatuz gero munduko jokalari onena  aurkari izango lukwe. Bikoteka jokatzeko agintzen badiote, Loitegirekin batera Oier Gurutzealde astigarragatarra arituko litzateke.
Julen Loitegi Espainiako federazioa ordezkatzen ari da. Munduko txapelketa herrialde hauen artean erabakiko da: Argentina, Frantzia, Cuba, Mexico, Txile, Uruguay, Espainia eta Venezuela.
UKEko pilotaria onenen artean ari da, zorte on!
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!