Adinekoen, haien ingurukoen, eta herriko talde zein elkarte eragileen ekarpenak jaso nahi dituzte, amaieran diagnosia egin eta ondorioztatzen diren beharrak Udal politiketan txertatzeko: “Urnietako adineko pertsonen beharrak eta hutsuneak identifikatzea beharrezkoa da, eta adinekoen parte-hartzea sustatu ez ezik, ingurukoena (zaintzaile, familia, teknikari…) ere erabakiorra izango da. Prozesu honen bitartez adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko eta zahartzaro aktibo baterako ildo estrategikoak identifikatu nahiko genituzke”.
Tailerrak
Hainbat tailer antolatu ditu Udalak. Lehenengoa datorren urriaren 23an izango da, arratsaldeko 18:00etan hasita, Lekaio Kultur Etxean. Saioa irekia izango den arren, adinekoei zuzendua dago bereziki. Haien ekarpenak, kezkak eta iradokizunak jaso nahi dituzte.
Bigarren tailerra, berriz, urriaren 30erako deitu dute, ordu eta toki berean. Kasu honetan, adinekoekin lanean dabiltzanei dei egiten zaie.
Azken tailerra azaroaren 20an deituko dute, herritar guztientzat irekia.
Ekarpenak jasotzeko emaila eta hainbat postontzi jarriko dituzte Osasun etxean, Bertan bulegoetan, kiroldegian eta Denda berri elkartean.
adinekoak@urnieta.org