Kalakan taldearen emanaldia, Oinkari dantza talderik gabe

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko urr. 15a, 13:24

Datorren ostiralean (urriak 18), Lapurdiko Kalakan taldeak kontzertua eskainiko du 22:30etatik aurrera Gurea antzokian. Sarrerak salgai daude dagoeneko Amasa kafetegian (10 euro). Egunean bertan Gurea antzokiko leihatilan eskuratu ahal izango dira (12 euro).

Bada, Udaleko komunikazio sailak jakinarazi duenez, Kalakan taldearekin parte hartzekoa zen Oinkari dantza taldea ez da bertan izango, arazo teknikoak medio. Kalakan taldearen emanaldia Oinkariko dantzarien parte hartzerik gabe eskainiko da, beraz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!