Txapelketako hirugarren kanporaketan aritu zen Amaia Agirre larunbatean, Hendaiako Beltzenia ezker paretan, 1070 entzuleren aurrean. Julio Soto bertsolaria gailendu zen giro beroa nabarmendu zen saioan 653 punturekin, eta ondorioz, finalaurrekoetarako txartela eskuratu zuen zuzen-zuzenean. Amaia Agirrek bigarren postua lortu zuen, 642,5 punturekin. Txapelketan aurrera jarraitzeko jarri duten langatik (630 puntu) atzera geratu ziren gainerako lau bertsolariak: Iñaki Zelaia 611, Felix Zubia 610, Iñaki Apalategi 596, Iban Urdangarin 591.
Biharamunean, Altsasuko Burunda pilotalekuan abestu zuen Jexux Mari Irazuk beste bost bertsolarirekin batera. Beñat Gaztelumendi nagusitu zen laugarren kanporaketan, 695,5 punturekin, finalaurrekoetara igaroz. Jexux Mari Irazu bigarren geratu zen 666,5 punturekin. Oro har, Hendaiako saioan baino puntu gehiago eskuratu zuten bertsolariek Altsasun: Xabier Silveira 652,5, Unai Agirre 650,5, Erika Lagoma 622,5, Oihane Perea 602.