Euskaraz Bizi nahi dut II. Herri lasterketa, Zizurkil eta Villabona artean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Urriaren 19an, Zizurkil eta Villabona artean Euskaraz bizi nahi dut II. Herri lasterketa burutuko da goizeko 11:00tan Zizurkilgo Aurrera plazatik abiatuta. Izena Aurrera plazan bertan eman behar da lasterketaren egun berean.  Izen-ematea: Haur eta gazteak (16 urte arte) 2 € / kamiseta erosiz gero 7 €. Helduak: 5 euro / kamiseta erosiz gero 10 euro. Lasterketaren amaieran, sari ugari zozketatuko da parte-hartzaile guztien artean: MP 4, DVD eramangarria, motxilak, saski bereziak, liburuak...

Antolatzaileak: Kontseilua, Zunbeltz eta Urkamendi elkarteak, Euskararen Ados lan-mahaia, Villabonako Udala, Zizurkilgo Udala, ikastetxeak, Billabonako EHE, Banaizbagara taldea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!