Amasako jaiak, azaroaren 11tik 17ra

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko urr. 15a, 12:10

Jai egitarau oparoa prestatu dute aurten amasarrek. Azaroaren 11n, San Martin egunez hasiko dira jaiak eta aste osoan izango da zertaz gozaturik. Aurrez, azaroaren 1ean Azoka berezia egingo dute pilotalekuan eta azaroaren 3an mendiduatloia. 

Egitarau osoa jarraian: 

Azaroak 11, astelehena

10:30, Meza Nagusia

Ondoren, Idi demak trikitilariak eta bertsolariak.

19:30, Txupinazoa eta Martina sorginaren jaitsiera.

 

Azaroak 13, asteazkena

18:00, herritarren arteko pilota txapelketa. (Oraindik zehazteko)

Ondoren, pintxopotea.

 

Azaroak 14, osteguna (Gazte eguna)

06:00, Gosaria Ongi etorri tabernan.

14:30, Bazkaria Uxo-toki elkartean.

17:00, Soka dantza plazan. Ondoren, erromeria.

21:00, Afaria Iturri-Goxon.

 

Azaroak 15, ostirala

17:30, Poxpolo eta konpainia pailazoen emanaldia. Ondoren, txokolate beroa haurrentzat.

20:00, XXII. Bakailao lehiaketa pilotalekuan.

23:30, Bide Batez taldearekin, erromeria.

 

Azaroak 16, larunbata

10:00, Haurrentzat krosa.

14:00, Herri bazkaria pilotalekuan.

18:30, Erramun Martikorena elizan.

22:30, Bertsolariak: Iker Zubeldia, Aitzon Barandiaran, Amets Arzallus eta Alaia Martin.

Ondoren, Erromeria Triki ta ke taldearekin.

 

Azaroak 17, igandea

18:00, Herri kirol saioa. Amasako gazteak Lasturko gazteen aurka.

Ondoren, Intxorraren aldaketa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!