Behenafarroko mendietara Aizkardirekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko urr. 15a, 12:04

Aizkardi mendi taldeak irteera antolatu du datorren iganderako, urriak 20, Behenafarrora. Bagargitik abiatuko dira mendizaleak (Iratiko etxolak), Mehatzeko lepora (1425m), Ibarrondoko errekatik jarraitu (1301m) eta Ori mendira igotzeko (2017m). Zazpigañatik (1768m) itzuliko dira abiapuntura.

Ohi denez, 649717182 telefono zenbakian eman daiteke izena (20:00-22:00) edota ostegunean Aizkardiren egoitzan (20:00-22:00). Izena emateko epea: Urriak 17.

Urriaren 20an, Olaederra kiroldegiaren ataritik abiatuko dira goizeko 06:30etan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!