Floren Nazabal irabazle Euskal Herriko lehen mailako aizkora kanporaketan Asteasun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko urr. 15a, 11:50

Joan zen larunbatean, urriaren 12an, arratsaldeko 18:30etan eman zitzaion hasiera Euskal Herriko 1. mailako aizkora kanporaketari Asteasun. 11 aizkolari aritu ziren lehian, Joseba Otaegik ezin izan baitzuen parte hartu lesionatuta dagoelako.

Hauexek emaitzak: 

Sailkapena:

1. Floren Nazabal         16'11"86

2. Unai Otaño             16'48"97

3. Iñaki Azurmendi       17'27"96

4. Jon Rekondo           18'17"58

5. Aitzol Atutxa          18'32"61

6. Jose Mari Olasagasti 18'47"72

7. Jon Irazu               19'02"58

8. Jesus Mari Mujika    19'30"53

9. Ander Erasun          19'47"71

10. Antonio Senosiain  20'22"51

11. Luis Txapartegi     21'29"58

Lehenengo sei sailkatuek abenduaren 8an Elgoibar-en jokatuko den finalerako txartela eskuratu zuten; Luis Txapartegik 2014an 2. mailako txapelketan aritu beharko du, eta Antonio Senosiainek Joseba Otaegiren aurka jaitsiera proba jokatzeko aukera izango du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!