Goizeko hamaiketarako hasi ziren Zizurkilgo txokoak jendez betetzen. Autobus zerbitzua baliatuz hurbildu ziren asko azoka bereziaz gozatzera. Ohiko artisau eta janari postuez gain, beste hainbat ekitaldi ere izan zen gozagarri; emakume baserritarrei egindako omenaldi goxoa, haurrentzako puzgarriak edota herriko postu onenaren sariketa goizean. Olatza baserriko Eskolastika Zabala izan zen saritua. Arratsaldean berriz, kale antzerkia, aurpegi margoketa saioa eta haurrentzako pottokak izan ziren. Egun osoan zehar zabalik izan zen, bestalde, herriko emakume baserritarren argazki erakusketa Iriarte etxean. Eguraldia lagun, azoka egun polita bizitu zuten bertaratutakoek.