Emakume baserritarren argazki erakusketa
Maialen Azkue herritarrak beka bati esker argazki zaharrak bildu zituen baserriz baserri 2006 eta 2007 urteetan. 500 argazki baino gehiago bildu zituen, garai bateko Zizurkil eta zizurkildarren lekuko. Argazki horiek digitalizatu eta web orrian kokatu zituen iaz Udalak. 500 argazki baino gehiago, baserrika sailkatuak, argazki bakoitzean Azkuek jasotako informazioa erantsiz. Erretratu horien hautaketa bat da erakusketan erakusgai jarri duguna. Zehatz esateko, emakume baserritarren garai hartako bizimoldearen islada diren argazkiak daude ikusgai. 5 ataletan banatu dugu: Erlijioa, Baserria, Familia, Eskola eta Aisia. Azken finean, garaiko emakume baserritarren 5 zutabe dira. Atal bakoitzean 10 bat argazki ikusteko aukera egongo da.
Erakusketa hilaren 10ean, ostegunean, inaguratu zen, iluntzeko 19:00etan. Ostiralean eta larunbatean arratsaldez ikusteko aukera izango da (17:00-20:00) eta igandean goiz eta arratsaldez (11:00-14:30) (16:30-19:30).
Azokako egun osoko egitaraua
11:00 Azokaren irekiera. 12:00 Haurrentzako jokoak udaletxea aurrean. 13:00 ‘Baserriko Argia Saria’ Zizurkilgo baserritarren posturik onanari eta Kantujira.14:30 Bazkaria Zimiterioan. Txartelak salgai Iriarte, Egarri eta Atxulondo tabernetan. 17:00 Poniak eta aurpegi margoketa. 18:30 Xuxurlariak kale antzerkia, Ados Teatroaren eskutik.
Urtero bezala, egun osoan zehar doako autobus zerbitzua eskainiko da Bulandegi bideko errotondatik nahiz Zubiaurretxotik.