Eskualdeko bertsolariak Txapelketa Nagusiko kanporaketan asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko urriaren 11

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren baitan, asteburu honetan aurkeztuko dute euren burua Amaia Agirre eta Joxe Mari Irazu Beterri-Aiztondoko bertsolariek, euren lehen kanporaketan parte hartuz. Billabonatarraren txanda larunbatean izango da, Hendaiako Beltzenia ezker paretan 17:30etatik aurrera. Igandean, berriz, Altsasuko Burunda pilotalekuan aritzea egokitu zaio larrauldarrari ordu berean. Zorte on bioi!

Sarrerak eskuragarri: www.bertsosarrerak.eu gunean. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!