Andoain inguruan, A-15 autobiako dilatazio junturak konpontzeko lan batzuk egin behar direla eta, A-15 errepidearen galtzada osoa itxiko da Donostiako noranzkoan. Bide itxierak egingo dira urriaren 11ko 21:00etatik (ostirala) urriaren 12ko 09:00etara (larunbata) eta urriaren 12ko 21:00etatik (larunbata) urriaren 13ko 09:00etara (igandea).
Galtzada itxita dagoen bitartean, A-15 errepidean Donostiako noranzkoan doazenek, Berastegiko 142 irteeran atera beharko dute, eta by-pass modura GI-2130 errepidean barrena Tolosaraino joan. Han N-I errepidera sartu ahal izango dira. Desbideratzea behar bezala seinaleztatuta egongo da.