Mankomunitateak Andoainen laster banatuko ditu berriro etxean konposta egiteko konpostagailuak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko urr. 10a, 12:01

"Etxeko konposta eginez sukaldeko hondar guztiak birzikla ditzakegu, baita inausketako eta lorategiko hondakinek ere. Horiek transformatuta lurrarentzat ongarria izango dugu eta landare, barazki edo zuhaitza osasuntsuagoak izango ditugu".

Konposta egitea sukaldeko eta baratzeko hondakin organikoak ongarri bihurtzea da. Etxeko konposta egiteak esan nahi du prozesu hori etxean bertan egingo dugula, geure lorategian bertan.

Etxeko konposta eginez sukaldeko hondar guztiak birzikla ditzakegu, baita inausketako eta lorategiko hondakinek ere. Horiek transformatuta lurrarentzat ongarria izango dugu eta landare, barazki edo zuhaitza osasuntsuagoak izango ditugu.

Konpostatze prozesua modu eroso eta ordenatuan egiten da konpostagailuan. Sukaldeko hondakinak oso aberatsak dira ongarri gisa erabiltzeko eta lorategiko edo baratzeko beste zenbait material baino lasterrago desegiten dira.

Etxeko konpostarekin hondakin organikoak lekuan bertan baliatzen dira. Hondakinen zirkuito orokorrean tratatu beharreko hondakin kantitatea gutxitzen da eta hondakinen garraioan aurrezten da. Etxeko konpostari esker, familia batek bere hondakin %40-50 gutxitzen du.

Udaletik animatu nahi zaituztegu, oraindik ez baduzu probatu, izena ematera zure konpostagailua izateko eta, horrela, prozesu natural batean parte hartzera.

Konpostagailuarekin batera ikastaroa eta gidatxo bat izango dituzu. Horietan oinarrizko arauak lortuko dituzu konposta ona egiteko erraz.


Izena emateko dauzkazu betiko aukerak:

Telefonoa: 943 300829

Posta-elektronikoa:

ingurumena@andoain.org

Edo Udalean bertan

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!