Buruntzaldeko ibilbideak, eskualdean barrena oinez

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Seigarren edizioan jarraian, Buruntzaldeko udalek herrien arteko loturak sustatu nahi ditu. Eta horretarako eskualdeko bost ibilbideetan barrena txangoak egiteko gonbitea luzatu du.

Urria 13, igandea. 09:00-14:00. 

Herri bakoitzean kontrol une bat egongo da, argibideak emateko eta mokaduak eta edatekoak banatzeko.
Usurbil: Santueneako auzoan, Zorrotzeko zubiaren parean eta Aginaga auzoan, Mapil baserriaren ondoan.
Andoain: Udaletxe azpian.
Lasarte: San Pedro elizaren ondoko plazan.
Urnieta: Udaletxe azpian.
Partaide bakoitzari abiatzen denean txartel bat emango zaio, abiatzen den lekuko zigiluarekin; partaide batek bi ibilbide eginez gero, egunaren oroigarria den, bisera bat jasoko du opari.

ANDOAIN – LASARTE-ORIA. Koloreak, urdina eta urre zaharra; 7,9 km.ko luzera du; oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoak beharrezkoa dira.

ANDOAIN – URNIETA. Koloreak, urdina eta berdea; 4,8 km.ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoak beharrezkoa dira.

ANDOAIN – USURBIL. Koloreak, berdea eta laranja;  14,9 km.ko luzera du (luzeena da); oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoak beharrezkoak dira.

LASARTE-ORIA – URNIETA. Koloreak, urre zaharra eta berdea; 3,9 km.ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoak beharrezkoak dira.

LASARTE-ORIA – USURBIL. Koloreak, urre zaharra eta laranja; 4,5 km.ko luzera du Santuenearaino eta 9,0 Km.koa Aginaraino; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta  kirola egiteko oinetakoak beharrezkoa dira.

Bus zerbitzua
Bus zerbitzua jarriko dute norbera abiatu den herrira itzultzeko; zerbitzu hau erabiltzeko, derrigor, hasieran jasotako txartela zigilatua aurkeztu beharko da. Ordutegiak hauek dira:
Aginaga    12:00 / 13:00 / 14:00
Usurbil    12:07 / 13:07 / 14:07
Lasarte    12:15 / 13:15 / 14:15
Andoain    12:30 / 13:30 / 14:30
Urnieta    12:40 / 13:40 / 14:40
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!