Urriaren 19an ehun eta berrogeita hamar herritarrek 1837ko gertaera ezaguna gogora ekarriko dute. Aurreko asteetan Aiurrik luze eta zabal Larramendi Bazkunak bideratu duen ekimena xehetasun osoz eskaini du. Egun seinalatua iristear da eta antzezle gehienak ere prest daudela esan daiteke.
Antzezpen lanetarako gogorik ez eta ikuskizunean laguntzeko aukera ere egon badago. Logistika eta segurtasun lanetarako bolondres bila dabil Larramendi Bazkuna.
Informazio gehiago:
656 852 521
bazkuna@larramendi.org
EKIMENA INDARRA HARTUZ DOA ASTEZ ASTE
Azken asteetan herritar ugari hurbiltzen ari da Ondarreta ikastetxeko jolastoki estalira liberal, karlista nahiz herritarren paperetan murgiltzeko gogoz. Serio demonio aritzen dira entsegu lanetan. Desfilatzen, tiroka jarduten, abesten..., denera ari dira trebatzen parte hartzaileak.
Ahalik eta antzezpean sentituena eta dramatizatuena egiteko lanetan ari dira.
Egun gutxi falta da kale emankizun ikusgarria Zumea Plazan, Santa Krutz zubian, Kale Nagusian, Kale Berrian edota Goikoplazan ikusi ahal izateko. Tarte txiki horretan lan eta lan arituko dira kide gehienak. Herrikide gehiagoren laguntza eskertuko dute.