Postontzia: “Ruben eta Jon gurekin nahi ditugu”

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko urr. 9a, 18:32

“Ruben Gelbentzu eta Jon Lizarribar ekainaren 11ko goizaldean bidegabeki atxilotu zituen Guardia Zibilak beren etxeetan. Zortzi orduko miaketa zentzugabeak egin zituzten Gelbentzu eta Lizarribarren etxeetan, eta ez zuten aparteko ezer topatu.

[jarraipena...]

Gaur egun Lizarribar eta Genbeltzu euren etxeetatik ehunka kilometrotara daude eta ETAko kide izatea leporatzen diete eta komando bat osatzea. Komando honi lau ekintza armatu egozten zizkio, denak ere 2002koak.
Akusazio honek Guardia Zibilak 2002 eta 2003an Frantzian aurkitutako dokumentu enkriptatu batzuen interpretazioan du oinarria. Lizarribarri eta Genbeltzuri 2003. urtean komando bera osatzea leporatu zieten. Orduko akusazioak oraingo dokumentu beretan zuen oinarria.
2007ko maiatzean Audientzia Nazionaleko Zigor Aretoko 3. sekzioak Lizarribar eta Genbeltzuren aurkako akusazioak atzera bota zituen, 2002 eta 2003an antzemandako agirietan Lizarribarrek eta Genbeltzuk ETAko komando bat osatzen zutenik ez zegoela egiaztatzerik argudiatuta. Hamar urte geroago atxilotu egin dituzte, lehen errugabe jo arren, froga berak erabilita. Biek ala biek gezurtatu egin dituzte inputazio guztiak epailearen aurrean eta espetxean daude epaiketa noiz egin zain, eta bi urte egon daitezke egoera honetan.
Beraien nahia, familiartekoek, lagunek eta ingurukoek EGIA jakitea izan da eta honen aurrean polizia egoitzan Guardia Zibilaren eskutik jaos duten erantzuna zera izan da: Norbaitek jan beharko du, izan zen behin eta berriz inkomunikazio epean Guardia Zibilek erabili zuten argumentua. Guzti horregatik, beraien senide eta lagunek hau eskatzen dugu:
• Lizarribar eta Genbeltzu berehala askatzea.
• Akusazioak bertan behera uztea.
Errugabeal direlako Rubenek eta Jonek lehenbailehen gure artean egon behar dute”.

Urriak 12, larunbata
12:00 Kontzentrazioa Goikoplazan.
22:00 Kontzertua Gaztetxean.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!