Bertso eta trikiti doinuekin abiatu dira jaiak Xoxokan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko urr. 9a, 18:29

Eguraldi bikaina lagun, astelehen guerdian hasi ziren Xoxokan jaiak. Urteroko moduan herri kirolak, bertsolariak eta trikiti doinuak izan ziren protagonistak. Auzko eta herritar ugari bertaratu zen Telleria anaien eta Mugerza anaien arteko lehia ikustera. Talde bakoitzak hiru froga egin zituen, aizkoran, trontzan eta korrika. Telleria anaiak izan ziren garaile.
Ondoren, Jexux Mari Irazu eta Amets Arzallus bertsolariak saio bizia eskaini zuten gai librean. Bertako Adarra jatetxean egin zen bazkarira arteko denbora tartea Elustondo anai arrebek girotu zuten.

Egitaraua: 

Urriak 11, ostirala
  • 19:00    Poteoa Buruntzantzanekin.
  • 20:30    Bertso afaria Xoxokako plazan: Amaia Agirre eta Iker Zubeldia. (Tiketak: Adarran eta Zelai).
  • 01:00    Erromeria: ‘Ingo al deu?’.

Urriak 12, larunbata
  • 11:00    Hamaiketakoa Mikel Artola eta Adur Gorostidi bertsolariekin.
  •     Auzoko adinekoek, doan.
  • 11:00    Puzgarriak haurrentzat.
  • 12:00    Sega apustua:
  •     Gabirondo-Irazustabarrena /
  •     Garaialde-Zumeta.
  • 15:00    Mus Azkarra Txapelketa.
  • 16:00    Puzgarriak haurrentzat.
  • 17:00    Gorriti eta bere animaliak.
  •     Txokolatea haurrentzat.
  • 19:00    VIII. Toka Lehiaketa.
  • 20:30    Oilasko jatea plazan (Tiketak Adarran eta Zelai tabernan salgai). Txiste kontalaria.
  • 00:30    Gaupasa: Kupela taldea.

Urriak 13, igandea
  • 12:30    Meza nagusia. Ondoren Egape dantza taldearen saioa.
  • 17:00    Herri kirol lehiaketa: Auzoko ezkonduak vs. ezkongabeak.
  • 18:00    Sagardo probaketa: Oianume, Setien, Eula, Elutxeta, Otsua-enea, Elorrabi.     Giroa alaituz trikitilariak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!