Bihar hasiko dira munduko kantu inprobisatuaren inguruko jardunaldiak, Mintzolan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko urr. 8a, 12:01

Pio Perez, Eric Dicharry eta Eli Perez Mintzolako Jardunaldietan

Urriaren 9tik 15era gauzatuko diren jardunaldietan, bertsolaritzari buruz hainbat esparrutan egindako ikerketen eta kultur arteko ahozko kantu inprobisatuaren inguruko esperientzien berri emango da. Urriaren 9an, asteazkenez, izango da lehengo saioa, Amasa-Villabonako Subijana etxean, arratsaldeko 19:00etan hasita. Sarrera doan izango da. Pio Perez, Eric Dicharry eta Eli Perez izango dira biharko hizlariak:

Egitaraua:

19:00, Joxe Zapirainen bertso-malkoak. Edo nola arindu arimaren sufrimenduak bertsoen bidez. Pio Perez Euskal Herriko Unibertsitatea.
19:30, Hezkuntzaren ekologia. Antropologo bat bertso-eskolan. Eric Dicharry Eusko Ikaskuntzako ikerlaria.
20:00, Joxepa Antoni Xenpelar. Eli Perez Gaztelu. Deustuko Unibertsitatea.
20:30, MAHAI INGURUA: Pio Perez, Eric Dicharry eta Eli Perez
 

Pio Perez Aldasoro (Pasai Donibane, 1963) Gizarte Antropologian doktorea da eta EHUko irakasle agregatua, Donostiako Filologia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Jardunaldiotan eskainiko duen hitzaldian emozioez arituko da. Nola bertsolaritza bestela ezin eta sufrimendua arintzeko bide izan litekeen azalduko du.

Erik Dicharry lapurtarra da, Baionan sortu eta Ziburun bizi da. Antropologoa da. Maskaradak, euskaldunen barrea, arte garaikidea, bertsolaritza, hezkuntza zientziak ikertu zituen. Dicharry bertsolaritzaren transmisioan ekologiari ematen zaion garratziaz arituko da.

Eli Perez Gaztelu (Errenteria, 1961) Euskal Filologian doktorea da. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, egun, Komunikazioko Graduan eta Euskaltzain urgazlea (2006). Berak eskainiko digun hitzaldian emakume bertsolarien figura betidanikoa dela aldarrikatuko digu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!