Euskadiko lehen mailako aizkora txapelketarako kanporaketa larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko urr. 7a, 16:12

Datorren larunbatean, urriaren 12an, Euskadiko lehen mailako aizkora txapelketarako kanporaketa saioa jokatuko da Asteasuko pilotalekuan arratsaldeko 18:30etatik aurrera.

Aizkolariak: Aitzol Atutxa Gurtubai (Bi), Iñaki Azurmendi Peñagarikano (Gi), Jesus Mari Mujika Elola (Gi), Luis Txapartegi Gurrutxaga (Gi), Jose Mari Olasagasti Landa (Gi), Unai Otaño Albizu (Gi), Floren Nazabal Leiza (Na), Antonio Senosiain Artozki (Na), Jon Rekondo Salaberria (Na), Jon Irazu Ugalde (Gi), Ander Erasun San Sebastian (Na).

Egin beharreko lana: 2 enbor 54 ontzako / 2 enbor 60 ontzako / 2 enbor 72 ontzako. Sei denbora onenak Elgoibarren abenduaren 8an ospatuko den finalean arituko dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!