Igande honetan Tolosan ospatuko den Kilometroak jaialdiaren berrikuntzetako bat Erronka lehiaketa izango dela jakinarazi dute Jesusen Bihotza ikastolako kideek. Bertan Gipuzkoako ikastola bakoitzetik DBH 3. eta 4. mailetako 8 ikaslek hartuko dutela parte (4 neska eta 4 mutil), ordezkari eta kapitain banaren laguntzarekin. Probak goiz eta arratsaldez izango dira gune ezberdinetan zehar.
Jesusen Bihotza ikastolaren izenean Kimetz, Iñigo, Leire, Ion, Ainhoa, Ekain, Nerea eta Mariak osatuko dute taldea. Kapitain lanetan, Beñat Ezeiza eta Sonia Muñoz. “Jesusen Bihotza ikastolatik hezkuntza komunitate osoa animatzen dugu igandean Tolosara hurbildu eta Laskorain ikastolari gure laguntza eskaintzea”.