Gure lanari esker, Andoaingo Udalak kalitatezko zerbitzua ematen diola herritar orori gogoratu nahi diegu Udal talde politiko guztiei, eta langilegoa murrizteak ondorio kaltegarriak ekarriko lizkiokeela gaur egun ematen den zerbitzuari.
Horregatik posizio partidistak eta eztabaida antzuak aparte uzteko eskatzen diegu Andoaingo Udaleko talde politiko guztiei, eta dagokien lanari ardurarekin heltzeko, helburu nagusia bat izanik: korapiloa askatzea eta konponbidera iristea, herritarrrentzat udal zerbitzu publikoak mantentzeko. Azkenik esan prozesu honetan kanpoko eskuhartzerik ez dela behar eta gainera kalterako direla".