Udazkenerako ekitaldi sorta zabala aurkeztu dute Mintzolan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko urr. 3a, 18:17

Txapelketa Nagusiaren olatua baliatuz, bertsolaritzaren inguruko hainbat ekimen antolatu dute Mintzolan. Batetik, txaelketaren inguruan hainbat ikerlari eta adituk landutako analisi sorta plazaratuko dute Mintzolaren webgunean. Bestetik, munduko kantu inprobisatuaren inguruko jardunaldiak egingo dira Subijana etxean urritik abendura bitarte eta amaitzeko, abenduaren 15eko finalean, kulturarteko ordezkaritza zabalaren presentzia iragarri dute.

Nora Urbizu Villabonako Udaleko teknikariak eta Karlos Aizpurua, Mintzola Fundazioko Zuzendaritzako kideak parte hartu dute gaurko aurkezpenean.

Batetik, Txapelketa Nagusiaren inguruan hainbat ikerlari eta adituk egindako analisiak argitaratuko dituzte Txapelketa Nagusiaren webgunean eta Bertsolaritzaren liburutegi digitalean:

   

Irailaren 20an

Aniztasuna Txapleketaren bertsogintzan. Arkaitz Goikoetxea. Filologoa, itzultzailea, bertso eskolako irakaslea.

Azaroaren 4an

Emakumeak txapelketan. Jone Miren Hernandez. EHUko unibertsitateko ikerlaria.

 

Txapelketako bertsogintzaren ahozkotasun maila. Xabier Paia. Ahozkotasunean aditua. Ikerlaria.

 

Kanporaketetako bertsogintzaren azterketa. Xabier Sukia. Kazetaria

Abenduaren 9an

Abertzaletasuna Txapelketan. Olatz Mitxelena. Komunikazioan lizentziatua

 

Txapelketan, bertsolaritzan gertatzen ari denaz. Teresa del Valle. EHUko Gizarte Antropologiako katedradun emeritua.

 

Final-aurreetako  bertsogintzaren azterketa

 

BEC, BEC, BEC. Jexux Larrañaga. Antropologian doktorea.

Abenduaren 19an

2013ko Txapelketaz. Andoni Egaña. 1993-2009 artean txapelduna

 

Emozioak txapelketan. Pio Perez. EHUko ikerlaria

 

Alderdi kultural, komunikatibo eta sortzaileak Txapelketan. Pere Bescós. Harvardeko (AEB) unibertsitatea.

 

Txapelketaren musika. Katalunia eta Euskal Herriaren arteko aldeak. Anaís Falcó. Musikologian aditua.

Christian Simelio. Corrandista

 

2013ko Txapelketaren datuen azterketa. Manex Agirrezabal. Informatikaria. Doktore gai.

 

Finaleko  bertsogintzaren azterketa. Joxerra Garzia. Komunikazio zientzietan doktore. Ahozkotasunean aditua.

 

Bestetik, Munduko kantu inprobisatuaren inguruko jardunaldian abiaraziko dituzte Mintzolan. Saio guztiak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira eta doakoak izango dira. 

Hona egitarau osoa: 

 
   
Urriak 9, asteazkena
19:00    
Joxe Zapirainen bertso-malkoak. Edo nola arindu arimaren sufrimenduak bertsoen bidez. Pio Perez, Euskal Herriko Unibertsitatea.
19:30 Hezkuntzaren ekologia. Antropologo bat bertso-eskolan. Eric Dicharry, Eusko Ikaskuntzako ikerlaria.
20:00 Joxepa Antoni Xenpelar. Eli Perez, Deustuko Unibertsitatea.
20:30 MAHAI INGURUA: Pio Perez, Eric Dicharry eta Eli Perez
   
 
  
 Urriak 16, asteazkena
 
19:00 Mexikon bertsotan.  Miren Artetxe, Bertsolaritza ikerlaria. Doktore gaia.
19:45 Mexikoren besotan.  Iñaki Murua, Bertsozale Elkarteko lehendakaria.
20:30 MAHAI INGURUA: Blanca Lopez, Esti Alberdi, Miren Artetxe eta Iñaki Murua.
   
 
   
 Azaroak 6, asteazkena  
19:00 1986-2009 urteen arteko Txapelketa Nagusien azterketa. Manex Agirrezabal eta Bertol Arrieta. Bertsolaritza ikerlaria. Doktore gaia
19:45 Txapelketa prozesu errituala eta bertsolariaren arrazoi sortzailea XXI. Mendeko agoran . Jexux Larrañaga, antropologian doktore.
20:30 MAHAI INGURUA: Manex Agirrezabal, Bertol Arrieta eta Jexux Larrañaga
 

 
 

Abenduak 11, asteazkena

 
   
19:00 Lo simbólico y lo social en la poesía oral improvisada cubana. Patricia Tápanes Suárez, soziologoa.
19:30 La enseñanza de la décima improvisada en niños. Los Talleres Especializados de Repentismo Infantil, una experiencia desde la apreciación y el respeto al arte. Haydée Hernández Arencibia, filologoa eta kultur eragilea
20:00   La poesía oral improvisada cubana desde una mirada musicológica. El repentismo cubano como género musical cubano identitario, patrimonio de la nación. Sonia Pérez Cassola, musikologoa.
20:30 Kubako repentismoari buruzko ikusentzunezkoa (30 minutu)
 

 

Abenduak 12, osteguna

   
19:00 Basarri eta bertsogintza.  Andoni Egaña, filologoa, 1993-2009 urte artean Euskal Herriko bertsolari txapelduna .
19:30 Bat-bateko kantuaren ehunaz . Jon Sarasua, komunikazio zientzietan doktore.
20:00 Estilos y formas estróficas de la improvisación en los géneros de músicas tradicionales en México. Ana Zarina Palafox, mexikar trobadorea.
20:30 BERTSO SAIOA: Ana Zarina Palafox (Mexiko) eta Andoni Egaña (Euskal Herria).
 

 

ABENDUAK 13, ostirala

  
   
19:00 Kataluniako kantu inprobisatua gaur egun. Anaís Falcó, Kataluniako corrandista.
19:45 Performanceetako alderdi kultural, komunikatibo eta sortzaileak. Pere Bescos, Harvardeko unibertsitatea.
20:30 BERTSO ETA GLOSA SAIOA: Christian Simelio (Katalunia),  Anaís Falcó (Katalunia), Miren Artetxe (Euskal Herria) eta Gillen Hiribarren (Euskal Herria).
  Trikitilari eta itzultzaile: Carles Belda 
 

 


Amaitzeko, abenduaren 15eko finalean, Kultuarateko terraza zientifikoa antolatuko dute. BECen, terraza batean bilduko dira Jardunaldietan parte hartu duten ikerlari eta inprobisatzaileak, Mintzolarekin elkarlanean ari diren hainbat ikerketa erakundeetako edo kultur elkarteetako ordezkari, ikerlari eta bertsozaleekin batera

   
   

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!