"Ekain Zubizarreta aske utziko dute", horixe zabaldu du Goienak twitter bidez. Antza, Ekain Zubizarreta andoaindar-arrasatearra aske geratuko da. Herrira erakundearen aurkako polizia operazioan Ekain eta beste 17 lagun atxilotuta izan dira 72 orduz, "komunikazio" egoeran.
Oraingoz 18tik 4 aske uzteko eskatu dute. Dagoeneko 14 atxilotuk deklaratu dute eta gainerakoek arratsaldean egin dute. Hori horrela balitz, Amaia Esnal eta "Kudu" urnietarrek ere deklaratu omen dute.