Xoxokako jaiak, festagunean karpa jarriko dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko urr. 3a, 13:53

datorren aste osoan zehar goiburu auzoan jaiak ospatzen ibiliko dira. auzoan ohiko bilakatu dira herri kirol lehiak, bertso saioak edota sagardo dastaketa. aurten, asteburuari begira, auzoko plazan karpa ipiniko dute.

Egitaraua:

Urriak 7, astelehena
  • 12:00 Festen hasiera.
  • 12:30 Herri kirolak: Telleria eta Mugerza anaiak elkarren aurka. Ondoren Elustondo anai-arrebak.
  • 14:00 Bazkari herrikoia Irazu eta Arzallusekin. Adarra jatetxean (Tiketak bertan salgai). Arratsaldean bertso-saioa plazan.
  • 23:30 Elustondo anai-arrebak Xoxokako eskolan.

Urriak 8, asteartea
  • 17:00 Desapiyua: Azkonobietaren idiak, Zaldibiko Romanen idien aurka  Xoxokako harri zaharrarekin.
  • 20:30 Zahagi-ardoa eskolan (Jatekoa norberaren esku. Edaria doan).
  • 23:30 Gau sorpresa.
  • Urriak 11, ostirala
  • 19:00 Poteoa Buruntzantzanekin.
  • 20:30 Bertso afaria Xoxokako plazan: Amaia Agirre eta Iker Zubeldia. (Tiketak Adarran eta Zelai tabernan salgai).
  • 01:00 Erromeria: ‘Ingo al deu?’.

Urriak 12, larunbata
  • 11:00 Hamaiketakoa Xoxokako eskolan Mikel Artola eta Adur Gorostidi bertsolariekin.     Auzoko adinekoek, doan.
  • 11:00 Gaztelu puzgarriak haurrentzat.
  • 12:00 Sega apustua:
             J.Gabirondo-S.Irazustabarrena /
             M.Garaialde-M.Zumeta.
  • 15:00 Mus Azkarra Txapelketa.
  • 16:00 Gaztelu puzgarriak haurrentzat.
  • 17:00 Gorriti eta bere animaliak.
              Jarraian txokolatea izango da haur guztientzat.
  • 19:00 Xoxokako VIII. Toka Lehiaketa.
  • 20:30 Oilasko jatea Xoxokako plazan (Tiketak Adarran eta Zelai tabernan salgai). Ondoren, txiste kontalaria.
  • 00:30 Gaupasa: Kupela taldea.

Urriak 13, igandea
  • 12:30 Meza nagusia. Ondoren Egape dantza taldearen erakustaldia.
  • 17:00 Herri kirol lehiaketa: Auzoko ezkonduak ezkongabeen aurka.
  • 18:00 Sagardo probaketa: Oianume, Setien, Eula, Elutxeta, Otsua-enea, Elorrabi.     Giroa alaituz trikitilariak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!