Asteburuan ospakizun gehiago Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko urr. 3a, 13:51

Ostegunetik astelehenera jaietarako egokitu den gunean parte hartze handia eta giro hobea nagusitu dira. Patata tortila lehiaketan, oilasko jatean, Iñistor jaiko bazkarian, hegaluzearen dastaketan,... horietan guztietan ehunka herritar bildu zen. Koadrilen egunean jai giro parte hartzaile hori Idiazabal kaleraino iritsi zen. Azken urteetako joerari eutsiz, beraz, jaiak indar bizia hartzen ari dira Urnietan.

Urriaren 5 eta 6ko egitaraua:

Marizuloren zain denak ere zeruari begira izaten diren jaiotan, eguraldiari ere eskerrak eman beharko dizkiote. Euririk ez eta gauean uda beteko eguraldia izan da. Beraz, bateko eta besteko jaiak bikain igaro dira. Arrakasta hitzaren erabilera gehiegizkoa den garaiotan, Urnietan ez dago sobera. Izan ere, arrakastaren aparrean igaro dira iraileko azken egunetako ospakizunak. 

Sanmielak 2013, azken txanpa
Urriak 5, larunbata

  • 18:00 “Lao Shan Yan” antzerkia Saroben, Denda Berri elkartearen eskutik. 
  • 18:00 Iribarren orkestra Plazido Muxika plazan.
  • 19:30-21:00 Dantza emanaldia Saroben: Aurrera Gure Ametsa, Logroñoko eta Biasteriko dantza taldea. Ondoren afaria.
  • 22:00 Disko festa “Sonopro” taldearekin San Joan plazan.

Urriak 6, igandea

  • 09:30 Diana Txanbolin bandarekin.
  • 11:00-20:00 Artisau azoka San Juan plazan.
  • 11:00    Meza Nagusia; Errosarioko amaren eguna.
  • 11:45    Ingurutxoa plazan: Aurrera Gure Ametsa, etab.
  • 12:30    Herri kirol erakustaldi berezia probalekuan.
  • 13:15 Ardo kata Lekaion. Bodega Dunviro.
  • 17:00    Zaldi dema probalekuan. 
  • 18:30    Txekor jatea eta Sagardo dastatzea  plazan.
  • 19:00    Egan taldea.   21:15 Zezen suzkoak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!