Basterok asteburuan ekingo dio urteurreneko emanaldi sortari

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko urr. 2a, 20:18

Asteburuan hasita, kultur jarduera ugari iragarri dituzte urtea amaitu bitarte.

Bastero Kulturgunea hamar urteko epean ezinbestekoa bilakatu da Andoainen. Kultur pogramazio oparoa, zinema eskaintza ona eta erakusketa areto egonkorra nabarmendu daitezke, besteak beste. Eta ez da ahaztu behar musika eskolaren egoitza ere badela.
2003ko urriaren 3an ireki zituen ateak lehen aldiz Bastero kulturguneak, eta hamarkada osoan Udalak ekimen handia erakutsi du egitarau oparoari eta egonkorrari eusteko ahaleginean.
Asteburu honetan Easo abesbatzarekin hasiera emango diote urteurreneko ospakizunei. Orain arte izan den bezala, musika, antzerkia eta beste arte jarduera gehiago uztartuko dituzte.
Erakusketa gelan, esaterako, Luis Peña Ganchegui Bastero eraikinaren egileak Eduardo Chillidarekin daukan lotura nabarmenduko da. Larunbat honetan zabalduko dute, azaroaren 9a bitarte.

Bisita gidatuak
2003ko urriaren 3a egun seinalatua da. Egun hura gogoratuz bisitaldiak antolatu dituzte eraikina barrutik ezagutzeko: eszenatokia, goiko galeriak,...
Urriak 3, osteguna.
18:30. Eusk | 20:00. Gaztel.

HAMARGARREN URTEURRENEKO
LEHEN HITZORDUAK

Urteurrena ospatzeko, hamaika kultur ekintza antolatu dute. Zabalik izango den erakusketa ere ildo beretik doa:

• Easo abesbatza:
Urriak 4, ostirala. 21:30.
Sarrera: 10 euro, bazkideek doan.

• “Para lo que hay que vivir, mejor no morirse nunca” antzezlana:
Urriak 11, ostirala. 21:30. Sarrera: 12 euro.

• “Emaztegaiaren semea” antzezlana:
    Urriak 18, ostirala. 21:30. Sarrera: 12 euro.
    Gazte ordua: 3 euro.

• Hipo eta Tomax pailazoen “Papo Pupu” emanaldia: 
    Urriak 20, igandea. 17:00. Sarrera: 4 euro.

• Kalakan Iparraldeko kantarien emanaldia:
    Urriak 25, ostirala. 21:30. Sarrera: 10 euro.
    Gazte ordua: 3 euro.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!