Bi oharren jakinarazpena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko urr. 2a, 16:02

Zizurkilgo Udalak bi oharren berri jakinarazi du:

Batetik, urriaren 13ko XVI. Azoka Berezira begira, Zizurkilgo Udalak eta festa batzordeak elkarlanean antolatutako herri bazkarirako txartelak Egarri, Atxulondo eta Iriarte jatetxeetan eskura daitezkeela urriaren 10era bitarte. Salda, piper beteak, entsalada nahasia, oilaskoa, euskal pastela, kafea eta kopa 20 eurotan. Txartelik soberan geratuz gero, egunean bertan Iriarten.

Bestalde, urriaren 7tik azaroaren 3ra Atxulondo Kultur Etxea itxita egongo dela jakinarazi nahi du Udalak, aste horietan igogailuaren zuloa egiteko lanak egingo dituztelako. Ikastaroak P.M. Otaño ikastetxean emango dira bien bitartean, eta liburutegia itxita egongo da. Udalak barkamenak eskatzen ditu eragozpenengatik, baina guztion onerako lanak direla nabarmentzen du.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!