Amasa-Villabonako Herrirak ondoko idatzia igorri du joan zen asteleheneko atxiloketen harira, “Dakizuen moduan, Herrira presoen eskubideen aldeko mugimenduaren aurkako operazio zabala irekita dago. Emaitza 18 pertsona atxilotuta, uneotan Madrileko komisaldegi batean. Amasa-Villabonan ere Herrirak onarpen zabala du eta herritarren babesa; presoen eta haien senideen eskubideen aldeko bere jarduera publikoa izan delarik. Azken ostiralak horren lekuko.
Gauzak honela, Herrira mugimenduaren lana aitortu eta publikoki babesteko zure ekarpena eskatzen dizugu, urriak 3, ostegunarekin, Herrira aurrera lelopean, iluntzeko 19:00etatik aurrera, Villabonako Errebote plazan agerraldi zabal bat egingo dugu”.