Abian da XII. Teodoro Hernandorena ipuin lehiaketa. Andoain, Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Larraul eta Zizurkilgo herritak hartu ahal izango dute parte, bost maila ezberdinetan: A maila: 6-8 urte, B maila: 9-11 urte, C maila: 12-13 urte, D maila: 14-16 urte, E maila: 17 urtetik gorakoentzat. Lan bakoitzaren hiru kopia aurkeztu beharko dira azaroaren 25erako Zizurkilgo Udal bulegoetan. Oinarriak bertan eskuragarri.