Malkar astialdi taldeak ikasturte berriari ekingo dio ostiral honetan, hain zuzen, urriaren 4an. Kurtsoa hasteko, bilera egingo dute gazteekin Zatorrako lokalean: DBH 3-4: 16.30, DBH 1: 17.15, DBH 2: 18:00.
Bilera horietan, gazteekin kurtsorako ordutegia erabakitzeaz gain, beraien ekintza eta irteera proposamenak entzuteko prest egongo dira begiraleak, “denon artean kurtso eder batetaz goza dezagun gure astialdian. Villabonako nahiz inguruko gaztetxo guztiei zuzendua dago eta dohainik da”.