Udalak obren hasiera abuzturako iragarri bazuen ere, Aldundiko Mugikortasuna eta Bide Azpiegituretako lansailak adierazi duenez urriaren 2an hasiko dira Villabona-Zizurkildik Adunara iristeko bidea zabaltzeko lanak. Moztuta egongo da denbora tarte horretan guztian. Bien bitartean, Andoaindik gertuen igoeratik igo eta jaitsi beharko da Adunara. Kanposantu ondoko bidetik, bestela esanda.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!