Azoka Berezia, urriaren 13an Zizurkil goian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Urriaren 13an Zizurkilgo Udalak antolatuta, Azoka Berezia izango da Zizurkil goian. Urtero bezala, egun osoan zehar doako autobus zerbitzua eskainiko da Bulandegi bideko errotondatik nahiz Zubiaurretxotik. Hauxe azoka eguneko egitaraua: 11:00 Azokaren irekiera. 12:00 Haurrentzako jokoak udaletxea aurrean. 13:00 ‘Baserriko Argia Saria’ Zizurkilgo baserritarren posturik onanari eta Kantujira.14:30 Bazkaria Zimiterioan. Txartelak salgai Iriarte, Egarri eta Atxulondo tabernetan. 17:00 Poniak eta aurpegi margoketa. 18:30 Xuxurlariak kale antzerkia, Ados Teatroaren eskutik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!