Herrira mugimenduaren aurkako operazioan Amaia Esnal urnietarra eta Ekain Zubizarreta andoaindarra atxilotu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko ira. 30a, 13:32

Goizean zehar burutzen ari den Herrira mugimenduaren aurkako operazioan Amaia Esnal urnietarra, Jesus Mari Aldunberri elduaindar-urnietarra eta Ekain Zubizarreta andoaindarra atxilotu dituzte. Oraingoz hamabost lagun atxilotu dituzte, diru kontuak blokeatu eta hainbat webgune ere. Zubizarreta Andoainen etxe azpian atxilotu eta Hernanira eraman dutela jakin du Aiurrik.

#Herrira #Andoain Gaur kontzentrazioa 19:30tan Zumea plazan Ekain Zubizarreta andoaindar-arrasatearraren alde

#‎Herrira‬ ‪#‎Urnieta Gaur kontzentrazioa 20:00tan San Juan plazan Amaia Esnal eta Jesus Mari Aldunberri elduaindar-urnietarraren alde

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!