Villabonako herriak, Subijana etxea Bertsozale Elkarteari utzi izana eskertuz, herriari esker-oneko keinua egin nahi izan dietela adierazi zuen Iñaki Muruak, Txapelketa Nagusiari Villabonan hasiera emanez.
Igande honetan, irailak 29, arratsaldeko 17:30etan hasita, Txapelketa Nagusiaren lehen kanporaketari ekingo zaio Beharzana pilotalekuan. Alaia Martin, Fredi Paia, Iker Zubeldia, Jon Martin, Nerea Elustondo eta Odei Barroso bertsolariak arituko dira kantuan.