Andoaingo Udala ezinean dabil garrantzia handiko erabakiak hartzeko orduan. 2013a amaitzen ari da aurrekonturik gabe eta plan ekonomiko finantzieroa onartu gabe. Gainera, oposizioak ur zerbitzua Gipuzkoako Urak partzuergoari esleitzeko proposamena atzera bota zuen. Eztabaida handia sortu zen udal ordezkarien eta herritarren artean.
Gobernu taldeak prentsaurrekoa eskainiko du goizeko 10:00etan, atzoko erabakien balorazioa egiteko.