“Topaketa goizeko hamaiketan izango da merkatuko plazan eta handik Intxusainera ibilgailuz abiatuko gara; bertan Artsuaga ahizpek bere lanaren berri emango digute eta bertan ekoizten dituzten barazki ekologikoak baratzean bertan ikusi ahal izango ditugu”.
Aspillak topaketan parte hartzera gonbidatu nahi ditu herritarrak. Egun horretan ezin duenak, nolanahi ere, “gurekin nahi duenean hitzordua jar dezake, gure jardunaren berri izan dezan.
Hitzordua:
Irailak 29, igandea. 11:00. Txopera.