Azken lau urteetan egin bezala, aurten, Sanmiel jaien egitarau barruan, Urnietako Iñistorra Euskaltzaleen Biltzarrak irrintzi lehiaketa antolatuko du, irailaren 27an, ostiralarekin, egun horretako Iñistor Jaiari amaiera emateko antolatuko dena. Lehiaketa, parte hartu nahi duen ororentzat zabalik dago eta bi mailatan banatuko da: atal nagusia edo helduena, 14 urtez gorakoentzat eta gaztetxoen atala 14 urtez beherakoentzat.
Oinarriak eta sariak: