Iñaki apaiza Segurako familia ezagun batean jaio zen Iñaki 1937ko azaroaren 27an. Hamahiru urterekin Saturrarango apaiztegira joan zen, eta bertan hiru urte egin ondoren, Donostiako seminario berrira pasatu zen. 1965ean, apaiz ikasketak amaituta, Idiazabalgo Urtsuaran auzoko apaiz izendatu zuten; hain zuzen ere, Aranzadi izan zen auzo horretarako lehen erretorea. Bertan hiru urte egin ostean Hernanira bidali zuten, eta hantxe egin zituen ondorengo hamazazpi urteak; epe horretan hiru urtez Kolonbiara joan zen ikasketak egitera (Especialidad de las Ciencias de la Educación. Pastora Juvenil). Azkenik, duela hogeita zortzi urte etorri zen Urnietara, eta bertan erretiratuko da.
Seigarren edizioa
- 2008 Martxeli Gorriti.
- 2009 Praixku Belauntzaran.
- 2010 Juantxo Gorostidi.
- 2011 Urnietako emakume baserritarrak: Anjela Garmendia, Lurdes Arozena, Maixabel Setien eta Pili Intxausti.
- 2012 Juanito Iguaran eta Martin Lizeaga.
- 2013 Iñaki Aranzadi. Ohi bezala, sarituari, diplomarekin batera, Urnietako armarria brodaturik daraman bizkarzapia jantziko zaio, Urnietar prestu 2013 idazkunarekin.
Aurten Iñistor jaia irailaren 27an egingo da, ostiralarekin, Jakutegi plazan. Bazkalostean iritsiko da ondo merezitako omenaldi ekitaldia.