Buruntzantzan taldearen estreinaldia Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko ira. 26a, 10:50

Irten aurreko urduritasunak eta azken orduko ezusteko guztiak gainditu ondoren, San Juan plaza izan zen kalejiraren lehen geralekua. Bertan interpretatu zituzten lehen piezak, bertan egin zituzten lehen argazkiak. Ondoren, larunbateko festagunearen erdigunea zen Idiazabal kalera jaitsi ziren eta bertan eskaini zuten emanaldi nagusia, bertan bildutako jendearen gozagarri.

Argazkiak | Kronika:


Afalostean ere, gaueko hamabiak arte luzatu zen bigarren saio bat eskaini zuten. Larunbateko emanaldian, beraiekin batera izan zituzten Donostiako Taupada taldeko hainbat kide.
Larunbateko emanaldiaren ondotik, ostegun honetan Sanmielen hasierako ekitaldian izango da Buruntzantzan taldearen erritmo alaiak entzuteko hurrengo aukera. Baita ere, ostiral gauean eta datorren asteleheneko jaien amaierako ekitaldian kalean izango da.
Bestetik, urriaren 5an, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara Andoaingo kaleetan izango da taldeaz gozatzeko aukera bikaina. Bertan ospatuko den Gazte Egunean parte hartuko baitu. Xoxokako jaietan ere ez dute hutsik egingo taldea eta bertan izango dira urriaren 11n arratsaldeko 19:00etan hasiko den emanaldian.
Taldeak eskerrak eman nahi dizkie On Biziri; Egape ikastolari entseguetarako lokala uzteagatik eta hain harrera ona egin zieten herritarrei.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!