Ernion jartzen diren oroigarrien inguruko adierazpena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko ira. 25a, 12:18

Aia, Asteasu, Alkiza, Bidegoian, Errezil, Hernialde eta Albizturko Udalek, Erniozale kultur elkartearekin bat eginda, azken urteotan Ernion jarri diren oroigarri partikularren inguruko adierazpen bat kaleratu dute.

Atzo irakurri zuten adierazpen hori, Asteasuko udaletxean:

"Ernio inguruan kokatzen garen Aia, Asteasu, Alkiza, Bidegoian, Errezil, Hernialde eta Albiztur herrietako ordezkari gisa, gure udaletan onartu den adierazpen baten berri ematera  gatoz.
Aurreko zortzi herri eta Erniozale kultur elkarteak adostutako eta orain azalduko dugun erabakia,  ez da inoiz eta inola ere pertsonala eta norbanakoen kontrakoa, egoera orokor baten aurrean  sortu den adierazpen bat baizik.
 
Adierazi nahi genuke, saiatu garela lehenengo afektatutako familiekin aurrez aurre hitz egiten, baina hori ez dugu lortu kasu guztietan; izan ere, bertako oroigarriak badute bere izena, baina batzutan ez dakigu norengana jo, ez dakigu nongoa diren.
 
Hau dena azaldu ondoren, hauek dira adierazpenaren lerro nagusiak:
 
-   Ernioko gaina bere osotasunean herri ondare bat dela naturak horrela eskatzen duelako, eta ezin dela pertsonalizatu inongo zatirik
 
-   Edozein oroigarri partikular jartzea galeraztea,  Ernioko lurren osotasunean.
 
-   Ernio inguruan gaur egunerarte jarri diren oroigarri eta gurutzeak, kentzeko gonbitea luzatu  bere jabeei eta horrela egin dezatela eskatu.
 
-   Mendizale edo Erniozale diren guztientzat baliogarria izango litzatekeen oroigarri orokor bat jartzea, norbere sentimenduak adierazteko".
 
 
 
Asteasun, 2013 ko irailaren 24 an
 
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!