Berrehundik gora lagun bilduko dira gaur bertso afarian, Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko ira. 20a, 14:38

Larunbatean, Xabi Paya eta Julio Soto bertsolariek girotuta, Oianume jatetxean egingo den bertso afarian parte hartzeko, azken orduko txartelen bat erosi nahi duenak, Oianume jatetxetik pasa behar du erostera (ez da erreserbatzen). Jada Andoain, Hernani eta Urnietako salmenta puntuetan ez da geratzen txartelik. Txartelak erosteko epea larunbat eguerdian bukatuko da, arratsalde edo gauen ezingo da txartelik eskuratu. Afaria 21:00etan hasiko da, eta garaiz joateko deialdia egiten dute Miela Batzordetik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!