Villabonako jubilatu elkartea, Jubilatu astea burutzen ari da aste honetan. Aste guztian zehar karta lehiaketa jokatzen ari dira arratsaldetan Aldude auzoko Jubilatu elkartean. Atzo arratsaldean, berriz, Marmitako lehiaketa egin zuten Beharzana pilotalekuaren atarian. Lau taldekidek eman zuen izena lehiaketarako eta jende gutxi animatu zela zioten arren, giro ederrean ari ziren lanean. Lehiaketaren ondoren, marmitakoa dastatu zuten elkartekideek. Igande eguerdian, Zizurkilgo Olentzo jatetxean bilduko dira bazkaltzeko.