Egun hauetan gurasoek jasotako gutunaren arabera, Eskola Kirola ekimenean sartuta dauden ikastetxeek atletismoa sustatu nahi dute 2013-2014. ikasturtean. Atletismoan aritzeko aukera alebinentzat izango da (LH 5 eta LH 6). Urria-maiatza bitartean astero bi entrenamendu saio izango lituzkete eta asteburuetan, dagokion eskola kiroleko txapelketa.
Entrenamendu saioak kiroldegiko atletismo pistan izango lirateke, astelehenero eta ostegunero arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara. Deitzaileek diotenez, Eskola Kiroleko gainerako jardueren osagarria da. Alegia, atletismoa bezalaxe, beste kirol jarduera bat ere burutu daiteke. Hori bai, haurra atletismoan izena emateko 88 euroko kuota ordaindu behar da ikasturte osorako. Izen emateko, ikasleak bere ikastetxeko gorputz hezkuntzako irakasleari izen emateko orria beteta aurkeztu behar dio. Beranduenez, irailaren 20an.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!