“Andoaingo Udalak Andoaingo Emakume eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana egiteko prozesua jarri du abian.
Udalerriko lehen plan hau diseinatzeko Udalak, Elhuyar Aholkularitzaren laguntzaz parte hartzeko prozesu bat zabalduko du, helburu hauekin:
- • Iaz egindako diagnostikotik abiatuta, Andoaingo Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana diseinatzea.
- • Andoaindarrek emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunaren inguruan hausnarketa egitea eta egoeraz jabetzea.
- • Plana hurrengo lau urteetan gauzatu ahal izateko. baldintza egokiak, hau da, lagungarri izango den giroa lortzea eta jarrera aktiboak sustatzea, parte hartzaile guztien artean.
- • Andoainen berdintasunaren aldeko egitasmoak zehaztea.
- • Herritarrekin.
- • Udaleko langileekin.
- • Ordezkari politikoekin.
Honetaz gain, Udaleko webgunean bertan galdetegi bat eskegi da, bileretara etorri ezin dutenek eta nahi duen orok ere, iritzia emateko bidea izan dezaten”.
Bileretan parte hartzeko edo honen inguruko informazio gehiago:
Miren Lizeaga Otxotorena 943 304 343.
mlizeaga@andoain.org