Villabonako Udaleko Komunikazio sailak jakinarazi duenez, Amasa-Villabonak bat egingo du Gipuzkoako bidegorri sarearekin, Irurakoa eta Adunakoa lotuz. Horrela, herria bidegorrian gurutzatu ahal izango da. Dagoeneko ibilbide proposamen bat diseinatu da.
Bada, proiektua herritarrei aurkeztu eta ekarpenak jasotzeko, irailaren 19an, bilera irekia egingo du Villabonako Udalak 19:30etan Gaztelekuan. Erabiltzaile potentzialak bilerara gerturatzea da euren helburua.