Amasa-Villabonatik abiatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia, irailaren 29an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Gaur goizean aurkeztu dute Bilboko Euskaltzaindiako egoitza nagusian 2013ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia. 43bertsolarik hartuko du parte guztira, tartean, Beterri-Aiztondoko Amaia Agirre (Amasa-Villabona) eta Jexux Mari Irazuk (Larraul). 2009ko txapelketako irabazle Maialen Lujanbiorekin batera, 43 bertsolari horietatik 7 sailkatuko dira abenduaren 15ean Barakaldoko BECen jokatuko den final handirako. Txapelketako lehen kanporaketa Villabonako Beharzana pilotalekuan jokatuko da irailaren 29an, arratsaldeko 17:30etan hasita:

Amasa-Villabonako kanporaketan Alaia Martin, Fredi Paia, Iker Zubeldia, Jon Martin, Nerea Elustondo eta Odei Barroso bertsolariek hartuko dute parte.

Sarrerak dagoeneko salgai: www.bertsosarrerak.eu

-Arrunta: 10 euro.

-Gaztea: 4 euro.

-Bazkidea: 7 euro.

Txapelketa Nagusiko bonoa:

-Arrunta: 65 euro.

-Gaztea: 25 euro.

-Bazkidea: 45 euro.

Datozen kanporaketak (arratsaldeko 17:30etan):

-Urriak 5: Markiña-Xemein.

-Urriak 12: Hendaian.

-Urriak 13: Altsasun.

-Urriak 19: Legazpin.

-Urriak 26: Oionen.

Finalaurreko lehen itzuliko saioak:

-Azaroak 9: Gernika-Lumon.

-Azaroak 10:Tolosan.

-Azaroak 16: Oiartzunen

-Azaroak 17: Murgian.

Finalaurreko bigarren itzuliko saioak:

-Azaroak 23: Elizondon.

-Azaroak 24: Donostian.

-Azaroak 30: Maulen.

Finala:

-Abenduak 15: Barakaldoko BECen.

Txapelketa Nagusiaren berri zehatza: www.bertsozale.com

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!