Joan zen asteburuan, irailak 14-15, Pirinioetan barrena ibilaldia burutu zuten aizkardiko kideek. Larunbatean Spijeoles (3056m) gailurra igo zuten, Granges D'astau (1150m)-tik abiatuta. Handik Portillon (2550m) atrepetxera jaitsi eta bertan igaro zuten gaua. Biharamunean Perdiguero (3222m) mendira jo zuten. Abiapuntura jaitsi ondorenean, etxerako bidea hartu zuten.