Isaro, posturik onena, Irrintzik antolatutako azokan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko ira. 16a, 11:51

Joan zen larunbatean burutu zen Irrintzi elkarteak urtero antolatzen duen Azoka Berezia, Txermingo ikastola azpian. Denetariko 40 postu izan zen bertan: hestebeteak, ogia, gozoak, fruitu eta barazakiak, artisautza, ardoak... Eguraldia lagun, jende asko gerturatu zen bertara. Isaro hestebete eta edarien postuak jaso zuen lehen saria. Bigarrena Iban Garcia (arrai kontserbak) eta hirugarrena Jose Manuel de Zamudio (gozogintza).

Egun berean Irrintzi elkarteak antolatzen duen eskualdeko elkarteen arteko Isats gisatuen lehiaketan, berriz, Irrintzi elkarteko Jose Luis Goiak irabazi zuen. Sari gisa, oroigarria eta Arzak jatetxean bazkaria eskuratu zituen. Lehiatu ziren elkarteak: Behar-Zana, Irrintzi, Zunbeltz, Uxo Toki, Urkamendi eta Aitz-Ondo.

Argazkiak: Azoka berezia / Isats gisatu lehiaketa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!